XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baiña... zer kutxa ta zer kutxa ondo?

Zuk zer dakizu kutxatxo ortan zer dagoen?

- Orratz bat!

- Bai! Orratza ta burruntzaliaren kirtena!!

Nork eman dizu zuri or kuskusean ibiltzeko baimena?

Begiluze alena!... lertu zan Muñube aserre baiño aserreago.

Or dagoen orratza nerea da!

- Pagodi'rena izana!

- Ez!

- Bai!

- Nondik atera dezu astakeri ori?

Burutik egin al zaizu?

- Ona emen! erantzun zion Garaidi'k Pagodiren berri zekarten egunkari aietako batzuk sakeletik atera ta Muñube'ri emanaz.

Irakurri itzazu, irakurri nai dezun aña!...

Ikusi, ikusi!...

Bat eta bestea gogo-beroz irakurtzen asi zan; gero ta azkarrago, gero ta larriago.

Kutxatik orratza artu, egunkarien ondoan jarri ta, oei begira ta ari begira, ainbeste denboran egon zan.

Arpegia gorritu zitzaion; bereala zuritu; gero urdindu; begiak berriz betzuloetatik iges egin naian zeuzkan; aoa zabal-zabalik; beatzak dardarka...

Ederki asko igerri zuen Garaidi'k aren izua; irakurriala nabarmenagoa, geroago ta biziagoa.

- Nola etorri da orratz au zuregana?- galdetu zion Garaidi'k besteak irakurtzez bukatu zuenean.

- Au?... erantzun zion ezin bestean bezela, orratzari begira-begira.

Nere osabak eman zidan...

- Eta... zerk eman dizu izu ori?

- Neri? Ezerk ez.

Ez nekien Pagodi-rena zanik eta arrituta nago.

Orixe da dana; arrituta.